XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joanik mutiko ori, ta deitu atea, jorik tan-tan, barrutik erantzun:

- Nor da? - Auzoko Martin.

- Ba, pasau, pasau, ze soltau ezinik nago ta.

Pasaurik mutikoa barrura, eta ikusi kuadroa, ikaratu zan guztiz, ta karra amagana etxera, esaten: Ama, erdu arin Pepagana.

- Zer pasetan da, semea? Auzoko Pepa dago salan jausirik, eperdia agirian, pilo-pilo bat eginik, eta izter artean esan lai daukala kirikiño latz bat.

Badoa ama ori karraka, ta Pepa ori an egoan arnasez betatu ezinik, erretratu bat atarateko moduan, da esan eutsan: - Zer pasau da, ba, Pepa?

- Zer pasauko da, ba? Medikuak esan eustan, bearrik egin gura ez badot, jimnasia egiteko, ze gogortu bear dodala lodiaren lodiagaz.

Ta, Juli, Jaungoikoarren ez egizu agorik askatu, nire gizona enterau ez daiten.

- Ez, Pepa. Nigandik ez da iñor enterauko, eta mutikoak ez daki ori zer dan.

Arik egun batzuetara, Antonek kirikiño latz bat ekarren, da diñotso: - Martintxu, begituik zelango kirikiño latza koxi joadan.

Martintxuk: - Obeto ez Peparen anka artekoa!